XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seme barri bat bildur ta poza
guraso ez-eukientzat,
aldi atako bizi eziña
gogoan badogu beintzat.
Bederatzi aur, a ze kabia!,
maitasuna jaki-gaitzat,
ejenplu onik emon al bada
au artu bear da aintzat.

Zenbat igurtzi ta txera gozo
amak seigarren aurrari!
Ze atsegiñez amets artean
ugutz garbia edari!
Zeru grazia zeugan zendula
izar ongilla gidari,
ez da arritzeko urtez aurrera
izatea bertsolari.

Ikastolara joan garaian
aman altzotik aldendu,
naiz altzo onek ikastolarik
ederrena ematen du!
Amak emona ain zan sagraua,
gaur arte dozu mantendu,
erdel maixuak nai eban arren
egin izan eutzun kendu.

Amasei urtez morrontza latza,
arrotza eta ligorra,
bizi bearrak ezarri dauan
nai eta ezko zigorra.
Naiz ta bizitzan eziketa au
izaten dan derrigorra,
etxetik uxa, maite-girotik
kanpo, beti da gogorra.